logo

1. galdera_

1. Nire aburuz, gure gatazkaren erroa euskaldun izatearen ukatze sistematikoan datza, hau da, euskara eta euskal kultura desagertarazteko politika iraunkorretan. Gaur egun, egunero euskaldunon (euskaraz aritzen direnen) eskubideak urratzen dituzte. Are gehiago, euskal kultura desagertarazteko politikak jardunean diraute. Nola lortuko dugu errespetuzko bizikidetza bat? Gure herrian nola lortuko dugu berraskidetzea, behin eta berriz gure hizkuntza, gure kultura eta gure identitatea sistematikoki ukatzen dizkigutenean?

"Foro Social para promover el proceso de paz"COLM CAMPBELL:

Nazioarteko zuzenbideak bake prozesuei eta gatazken konponbideari, orokorrean, laguntza eman diezaieke, helburu bilduma estandar bat edota erreferentzia puntuak eman ahal dielako, gatazkaren aldeek haien jabetzarik ez edukiz. Europan eskubide kulturalak babestu behar diren ideiak babes handia dauka, gutxiengo nazionalen eskubide linguistikoak barne. Babes hau Europako Kontseiluko Gutxiengo Nazionalen Esparru Hitzarmenean agintzen da, Espainiak berretsi izan duena (hau da, Hitzarmenaren arabera agintzea adostu da), Frantziak egin ez duen arren. Hauexek Hitzarmenaren xedapenen adibide dira:

10. Artikulua

1. Aldeak konprometitzen dira onartzera edozein gutxiengo nazionaleko edozein pertsonak eskubidea daukala bere gutxiengo hizkuntza askatasunez eta trabarik gabe erabiltzeko, eremu pribatuan nahiz publikoan, ahoz eta idatziz.

2 Usadioz, gutxiengo nazionalak, edota kontuan hartzeko pertsona kopuruak, bizi diren eremu geografikoetan, pertsona hauek eskatzen dutenean, eskaera hori benetako behar bati dagokionean, aldeek ahal den neurrian ahalegina egingo dute hizkuntza gutxiengoaren erabilera ahalbidetzen duten baldintzak ziurtatzeko, pertsona horien eta administrazio-agintaritzaren arteko harremanetan.

12. Artikulua

1 Beharrezkoa bada, Aldeek neurriak hartuko dituzte hezkuntza eta ikerketa eremuetan bere gutxiengo nazionalen, eta gehiengoaren, kultura, historia, hizkuntza eta erlijioaren ezagutza bultzatzeko

2 Testuinguru honetan, Aldeek bereziki behar adina aukera eskainiko dituzte irakasleriaren formakuntza eta testuliburuen eskuratzerako, eta erkidego desberdinetako ikasle eta irakasleen arteko harremanak erraztuko dituzte.

14. Artikulua

1 Aldeak konprometitzen dira onartzera gutxiengo nazionaleko edozein pertsonak euren hizkuntza gutxiengoa ikasteko eskubidea duela.

Beraz, arau bilduma bat egon badago, euskaldunenak espezifikoki ez direnak (ezta Europako edozein gutxiengorena ere), baina hizkuntza eta kultura arloetan, gutxiengo nazionalen beharren konponbiderantz bide luze baten barrena doana da. Are gehiago, esparru hitzarmen honek akordio berriak aurreikusten ditu. Horien bitartez, bi estatuk talde nazionalen arteko mugaz haraindiko loturak legezko egiten dituzte. Xedapenak 17. eta 18. artikuluetan gauzatzen dira:

17. Artikulua

1 Aldeak konprometitzen dira gutxiengo nazionaletako pertsonen honako eskubideak ez oztopatzera: mugen bitartez, beste Estatuetan zilegi bizi diren pertsonekin harreman aske eta baketsuak izatea eta mantentzea, bereziki nortasun etnikoa, kulturala, linguistikoa eta erlijiosoa, edota euren artean ondare kulturala, partekatzen dutenekin.

2 Aldeak konprometitzen dira gobernuz kanpoko erakundeetako ekintzetan parte hartzeko gutxiengo nazionaletako pertsonen eskubidea ez oztopatzera, bai maila nazionalean bai nazioarteko mailan.

18. Artikulua

1 Aldeek, behar izanez gero, ahaleginak egingo dituzte beste Estatuekin, Estatu bizilagunekin, dituzten aldebiko eta aldeaniztunak diren akordioak bertan behera uzteko, aipatutako gutxiengo nazionaletako pertsonen babesa ziurtatzearren.

2 Beharrezkoa bada, Aldeek neurriak hartuko dituzte mugaz bestaldeko lankidetza bultzatzeko.

Gaur egun, Konbentzioaren arabera, Frantzia eta Espainiaren artean ezin da akordio berezirik aurrera eraman, Frantziak oraindik ez baitu Konbentzioa berretsi (hau da, oraindik ez du onartu horri eustea). Kontuan hartuta Euskal Herriko lurraldeak Frantzia eta Espainian daudela, euskal gaiaren konponbideari mesede egingo liokeen Konbentzioaren aplikazioaren gainean baikorrak izateko arrazoi ugari dago. Konbentzioaren aplikazioak, estatu espainola eta frantsesa inplikatzeaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua, Nafarroako gobernua, eta Frantzian euskal gaietan aginpidea duen eskualdeko entitatea ere tartean sartuko lituzke.