logo

8. galdera

8. Euskal Herrian eman beharreko desarmatze prozesua bi estatuekin ireki eta garatu behar den prozesua da. Gaur egun Espainiako Gobernuak ez du pausorik eman nahi, ETA erakundearen disoluziorik gabe. Frantziako Gobernuak, berriz, bere gatazka denik ukatu eta atal honetan eman beharreko pausoak Espainiako Gobernuaren mugimenduen baitan kokatuko ditu, Gobernu frantsesak bere lurraldean duenean arazoaren parte handia. Nola egin daiteke bi estatuen arteko dependentzia hausteko?

"Foro Social para promover el proceso de paz"VERONIQUE DUDOUET:

Euskal gatazka eta bere eragin-eremua, konponbide politikoaren beharra ukatuz bere interesak oztopatzen ari diren bi estatuetako lurraldeetan zehar, beste edozein lekurekin alderatu ez daitekeen eszenatoki aparta da. Honek euskal gizartea sortzaile izatera behartzen du, bere konponbide propioen bila… esate baterako:

Estatu frantsesean beste autodeterminazio mugimenduekin elkartasun-estrategia bat eraikiz, gobernuari pizgarriak emateko xedearekin, autodeterminazioari dagokionez, neurri handiagoan aktibo izatearen alde agertu dadin.

Agian arazoaren gakoa EBn dago, bai Frantzia bai Espainia partaide direlarik: EBeko erakundeak konbentzitu litezke Frantzia eta Espainiako gobernuei presioa egiteko, hauek onar zezaten euskal gatazka lege eta disziplina kontu bat ez dela, baizik eta bakarrik bitarteko politikoen bidez konpondu daitekeen gatazka politiko bat, polizia-behaketa edota kriminalizazio estrategien bidez baino, elkarrizketaren bitartez zentzua emanez.