logo

7. galdera

7. Une honetan estatuaren aldetik blokeo egoera bizitzen ari gara. Aldiz, edozein elkarrizketari ekin aurretik, zenbat alderdi politikok jartzen dute desarmea aurretik? Arrisku handia da hori, konfiantza sortzeko bidean zartada handia delako. Nola azaldu ibilbidea ezin dela erdibidetik hasi?

"Foro Social para promover el proceso de paz"VERONIQUE DUDOUET:

Iruñean, galdera txandan azaldu nuen bezala, desarmea ezin dela elkarrizketarako aurrebaldintza bezala gertatu alderdi politikoak konbenzitzeko modu hoberena beste herrialdeetako froga enpirikoak aurrez aurre jartzea da.

Adibide gisa:

- Aceh-en, Genovan 2000n egindako aurreko elkarrizketen porrotaren ondoren, Indonesiako Gobernuak eta askapen mugimenduak 2005ean segurtasunaren inguruko gaiak eztabaidatzea erabaki zuten, bakarrik negoziazioen 6 hilabeteko epearen bukaeran. Horiek finlandiar GKE bat izan zuten bitarteko bezala, gatazkaren inguruko funtsezko kontuak ez oztopatzeko (baliabide- eta botere-banaketa, eskubide politikoak, giza eskubideak, etab.). Aldeek hartutako “dena adostuta egon arte, ez dago ezer adostuta” printzipioak esan nahi zuen bake akordioaren osagai guztiak akordio integral bakar baten barne egongo zirela. Armada matxinoen konfiskazioaren inplementazioa hiru fasetan zehar burutu zen, batera mailakatutako prozesu paralelo baten sekuentzia arduratsuarekin, Indonesiako armadek probintziatik atzera-egin zezaten.

- El Salvadorren bake prozesua mailakatutako zenbait akordioen inguruan antolatu zen, giza eskubideen, erreforma politiko, sozioekonomiko eta segurtasun arloaren gaineko akordioekin hasiz, eta FMLN eta tropa armatuen desmobilizazio eta desmilitarizazioari buruzko akordio batekin bukatuz. Inplementazio fasean, gerrilak egindako armen entregaz gain, batera mailakatutako indar armatu arrunten murriztapen prozesu paraleloa gertatu zen.

- (Ipar) Irlandan, 90eko bake prozesuan zehar, IRAren jarrera negoziazioetan “konfiskazioa bakarrik borondatez egin zitekeela“ nabarmentzea izan zen eta erabateko akordio baten testuinguruan (eta ez aurrebaldintza baten moduan). Izan ere, 1994eko IRAren su-etena ondoren, armen konfiskazioa beharrezkoa zela eta, gobernu britaniarra hainbeste tematu zen alderdi guztien negoziazio politikoak hasi baino lehen, 1996an su-etenaren hausturarako faktore garrantzitsu bat izan zela. 1998ko bake akordioa, konfiskazioari dagokionez, borondatez zehaztu gabe mantendu zen, alde desberdinek bere baldintzak eta epeak modu desberdinean oztopatu zitzaten. Inplementazio fasean zehar, errepublikarrek modu mailakatuan amore ematen setatu ziren, armen gaiaren inguruan, Erresuma Batuko armaden erretreta-aurrerapen hautemangarri paralelo batekin batera. Horrela, partekatutako botereen gobernu bat sortu zen, polizia eta justizia sistemak berriztatu ziren eta irla guztiko erakunde politikoak sortu ziren (De Brun 2008). 2000n konfiantza neurri gisa, IRA bere arma biltegiak irekitzen hasi zen nazioarteko ikuskatze baterako eta 2005 arte gainerako armak bertan behera utzi zituen, fase desberdinetan zehar.

- Burundin, alderdi politiko nagusiek negoziatutako 2000ko Arushako akordioak demokratizazio motak deskribatu zituen, politika- eta segurtasun sektorearen arloan. Bitartean armen kudeaketari buruzko gaiak lehenagoko negoziazioetarako irekiak utzi ziren, behin armada matxinoak mahaira gehitu zirenerako. Gatazkaren zergati sakonetara jotzen zuten konponbideak proposatzean, akordioak oposizio mugimendu nagusia konbentzitu zuen, Demokraziaren Defentsarako Kontseilu Nazionala – Demokraziaren Defentsarako Indarguneak (CNDD-FDD), 2003an baterako su-eten akordio bat sinatu zezaten. Segurtasun sektoreko xurgatze-gaitasunen eta integrazio moduen ebaluazioa egin ondoren, hautaketa irizpideak gainditu zituzten armada matxinoek berriztatutako armada eta poliziarekin bat egin zuten, euren armekin batera.