logo

5. galdera

5. Gobernu batek preso gaixoak, zigorren luzapena, presoen sakabanatzea, jazarpena eta militanteen atxiloketak mantentzen dituenean… posible al da? Desarme zapaltzailerako pausoak eman beharko lituzke, inolako kanpoko bideratzailerik onartzen ez duen arren eta Aieteko deialdia gutxiesten duenean?

Desarmatze eta desegitean, Madrilgo PPko gobernuari itxoiteak merezi du, elkarrizketan ez aritzeko, ez laguntzeko eta edozein aurrerapeni oztopoak jartzeko bere estrategia bistakoa baldin bada? Aldebakartasunaren bidea ez al da duin eta eraginkorrena?

Desarme eta desegitearen inguruan, geldirik, ezer egin gabe eta zain egongo gara, ea Madrilgo PPko gobernuak zerbait egiten duen? Hori ez al da ekimena beraiei oparitzea?

 

"Foro Social para promover el proceso de paz"VERONIQUE DUDOUET:

Normalean, desarmatzea estatuaren borondate oneko elkarrekiko keinuekin paraleloan gertatzen da soilik, ETAko kideen konfiantza areagotzeko helburuarekin, ‘armak alde batera utzi’ dezaten, euren interes politikoak eta segurtasun interesak arriskuan jarri gabe (lehenago deskribatu dudan bezala).

Nazioarteko eskarmentuak (esate baterako, 80ko hamarkadaren bukaeratik eta 90ekoaren artean, Kolonbian burututako bake prozesuetan, desarmatu ondoren, ohiko gerrilla asko erailak izan zirenetan) erakusten du borroka armatua erabiltzen duten erakundeek ez luketela ‘sare segururik gabe jauzi egin‘ behar.

Hala ere, euskal testuinguruan eta gobernuaren bake prozesuarekiko edozein aurrerapen gabeziaren aurrean, aldebakarreko pauso osagarriak har daitezke, pizgarri politiko bezala, prozesuan dauden estatuko eragileen konfiantza eraikitzeko. Honek ez du derrigorrez armen desegitea, ezta egitura militarrena ere, inplikatzen, baina erdiko pausoak egon daitezke, erakunde armatuak bere armak metatzearen modukoa, bere kontrolpean dauden bitartean, kanpo-gainbegiratzea edukiz (nazioarteko aktoreena edota euskal gizarte zibilarena, alde guztientzat konfiantzakoak, gorago esandakoa begiratu). Hain zuzen ere, 2006 eta 2011 artean, Nepalgo maoistek hauxe egin zuten NBEren gainbegiratzearekin, beraiek mantentzen zituzten kuarteleratzeetan (Maoistekin eta NBErekin armategietako giltzak gordez, bake prozesuan hausturarik egotekotan).