logo

2. galdera

2. Euskal Herrian erakundeek (gobernuek, alderdiek, sindikatuek eta zenbait herri erakundek) itzal handia dute herriaren aurrean. Desarme-desegitearen aurrean paper garrantzitsurik joka al dezakete?

"Foro Social para promover el proceso de paz"VERONIQUE DUDOUET:

Euskal (eta espainiar) gizarteak izan dezake(t)en eginkizun garrantzitsuena jendaurrean bake prozesuari babes ematen diola azaltzea da. Are gehiago, gatazkan dauden aldeei presioa egitea, gatazkari buruzko gai garrantzitsuetan aurrera egiteko formula bat aurkitzeko xedearekin, bai negoziazioen bitartez (zuzenak eta bitartekotza dituztenak), bai bi aldeek onargarritzat jotzen duten prozesu alternatibo baten bidez.

Euskal gizarte zibilak ahots bakar baten bitartez hitz egiten baldin badu, aktore boteretsutzat har daiteke, zilegitasun sendoa baitu, Madrilek alde batera egin eta ukatu ezinik. ‘Bertako bitarteko’ izan daitezkeenak idenfikatu daitezke, alde guztiek sinesgarri eta inpartzial gisa jotzen dituztenak, eta Desarmatze, Desmobilizazio eta Birgizarteratzearen (DDB) lekuko izan litekeenak – agian Elizaren baitan? Edota Foro Sozialak ezagutzera ematen ari den gizarte zibilari armak utzi litezke – hau ETAren aldetik keinu sinboliko garrantzitsu bat izango litzateke, gizartearen izenean, borroka armatua (ustez) euskal gizartearen izenean bide berri bat hartzen ari dela azaltzeko (ezbiolentziari dagokionez), eta hori dela bide, gizartea eraldatze horren lekuko izan beharko litzateke.

Aktore sozialek ere epe luzera gizartearen desmilitarizioari babes eman diezaiokete, eskoletan, bakearen aldeko hezkuntza programen bitartez indarkeria ezaren kultura bultzatuz, gazteen arteko eztabaida-foroetan, edota emakume taldeetan, etab.

 

"Foro Social para promover el proceso de paz"AARO SUONIO:

Gizarte zibilak eta bere osagaiek bake prozesuetan funtsezko eginkizuna dute, zeinetan desarmatzea/desegitea bere alde integraletako bat da.

Bake prozesu eta bake akordio posible bati begira, normalki herritarren atxikimenduaren bidezko agintaldi demokratiko bat egotea bilatzen da, modu horretan aurrera egiteko moduari buruzko guztien baieztapena izanik. Hau hauteskundeetan egin daiteke edota erreferendum modura. Gizarte zibileko kideak, euren erakunde eta elkarteen bitartez, aldeen arteko bitarteko izan daitezke eta alderdi politiko eta politikoengan presioa egin dezakete, haiek jardutzearren. Bake prozesuarekiko ekarpenari dagokionez, erakunde desberdinak zenbat eta bateratuago egon, bere inplikazioaren inpaktua orduan eta handiagoa izango da. Irlandako Iparraldean, desarmatze kasu zehatz batean, sindikatu baten kideak konfiskazioaren lekuko independiente moduan aritu ziren.