logo

11. galdera

11. Hainbat gatazka armaturen baitan zure eskarmentua dela eta, jakin nahiko nuke ea zein den gatazka horien eta euskal gatazka deitutakoaren arteko antzekotasuna edo izendatzaile komuna.

"Foro Social para promover el proceso de paz"AARO SUONIO:

Hau garrantzi handiko kontua izan daiteke eta barkamena eskatu beharra daukat nire erantzuna motzegia bada. Euskal gatazka duela denbora gutxi samar ikasten hasi naiz eta uste dut oraindik gaiaren gaineko nire ezagutza ez dela behar bezalakoa gustatuko litzaidakeen erantzun on eta zehatz bat emateko. Beraz, bakarrik gogoeta orokorrak egingo ditut.

Gai guztien artean, badago gai politiko bat, autogobernua eta identitate etniko eta kultural desberdinetako pertsonen lurraldearen gainean, zabalagoak diren estatu bat(zu)en baitan.
Munduko hainbat tokitan, egoera mota hauek jomuga nazionalak bertan behera uzteko ahaleginen sorburu izan dira. Honek, berriz, estatu barneko gatazketara darama eta, argi, egonkortasun politikoa aurkitzeko saiakeretara ere bai. Gatazka mota hauek denboran zehar luzatzea eta belaunaldi batzuk inplikatzea arrunta da. Gatazka hauen itzalean bizi diren pertsonentzat pozgarria izan beharko litzatekeen kontu bat ondokoa da: azkenaldian, gatazka luze baten ondoren handituz doan herritarren bake nahiak ere izendatzaile komuna dirudi. Gatazka hauen baitan antzekotasun ugari dago. Honek gatazken konponbideari buruzko esperientziak herrialde-herrialde partekatzera eraman du.