logo

10. galdera

10. Euskal Herriak eman beharreko desarmatze prozesua bi estatuekin ireki eta garatu behar den prozesua da. Gaur egun Gobernu espainiarrak ez du pausorik eman nahi, ETA erakundearen desegiterik gabe. Gobernu frantsesak, berriz, bere gatazka denik ukatu du eta atal honetan eman beharreko pausoak Espainiako gobernuaren mugimenduen baitan kokatuko ditu, Gobernu frantsesak bere lurraldean arazoaren parte handia duenean. Nola egin daiteke bi estatuen arteko dependentzia hausteko?

"Foro Social para promover el proceso de paz"AARO SUONIO:

Hau erronka handia izan daiteke. Oso zaila izan daiteke gobernu burujabeengan eragina izatea estrategia politiko zehatz bat aukeratu dezaten. Ulerrarazi beharko litzaieke arazoa konpontzea eurentzat interesgarria dela, nagusiki. Are gehiago, kontuan hartzeko moduko herritar kopuru batengandik presio politiko dezente izatea beharrezkoa litzateke. Hauteskundeen bitartez, hauek dira gobernuei euren agintaldia ematen dietenak. Hirugarrenik, kanpotik presio baikorra eta eraikitzailea beharrezkoa litzateke, beste estatu eta nazioarteko erakundeengandik, NBEa edota ESLAren (Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundea) modukoengandik, hain zuzen ere, Frantziako eta Espainiako gobernuak euren partaide direlarik.