logo

1. galdera

  • Gobernu batek preso gaixoak, zigorren luzapena, presoen sakabanatzea, jazarpena eta militanteen atxiloketak mantentzen dituenean… posible al da? Desarme zapaltzailerako pausoak eman beharko lituzke, inolako kanpoko bideratzailerik onartzen ez duen arren eta Aieteko deialdia gutxiesten duenean?

 

"Foro Social para promover el proceso de paz"AARO SUONIO:

Bake prozesua martxan izateak suposatuko du alderdi guztiek konfiantza eraikitzeko konpromisoak eta neurriak hartzea, zein gobernuek zein indargune paramilitarrek. Irlandako Iparraldean batzuetan “bakearengatik ausartzea” bezala izendatutako aldebakarreko ekimenek denbora irabazi arazi dezakete edo prozesua aurrera eramanarazi dezakete. Hala ere, edozein momentutan, elkarrekikotasun beharra egongo da, prozesua iraunkorra izan dadin behar adina konfiantza eraikitzeko xedearekin.

ETAk bere ekintza armatuaren behin betiko bukaera iragarri du eta, gobernuaren aldetik, ez da erantzunik egon. ‘Aieteko deiari’ ere ez diote erantzunik eman. Desarmeari dagokionez, ETAk erabakiko du ea bere kideentzat posible den pauso zehatzak ematea, gobernuaren erantzun baten bila. Desarmatzea beti baikorra da eta burutu beharko litzateke, baina ez elkarrekikotasun faltaren ondorio bezala, ekintza armatua garatzen duten pertsonak arriskuan gehiegi jartzearen eta itxaropena galtzearen kontura. Desarmerantz urratsak ematea pauso ausart bat izan liteke, ETAk hartu nahi duen behin betiko norabidea erakutsiko lukeena. Baldintza egokiak izanik, seguru aski katalitzatzaile bezala aritu liteke nazioarteko babes politikoa erdiesteko, gobernu espainolak (eta frantsesak) bake prozesuaren baitan euren konpromisoa har dezaten. Zalantzarik gabe, horrelako pauso batek prozesuari nazioarteko mailan oihartzun handia emango lioke, baina ez luke bermatuko gobernuengan eragina zenbaterainokoa izango zen. Hau neurtzea zaila izan daiteke, ez badago komunikazio zuzenik ezta bitartekaritzaren bitartez ere.

Garrantzitsua da eraikitzen jarraitzea eta mesfidantza gehiago ez sortzea, gatazka-hamarkaden ondoren ageriko kontua baita eta, gaur egun aurrera egiteko oztopo bat da.

 

"Foro Social para promover el proceso de paz"ROBERT McBRIDE:

Bake prozesuan alde guztiek ez dute aldatu nahi. Statu Quo-aren mende dauden pertsona askorentzat onuragarria da, euren etorkizun profesionala horri zor diote eta. Hainbesteraino, non bake prozesua mantsotu edo saboteatzen saiatuko diren. Are gehiago, euren buruak ondar azpian lurperatu ditzakete, haren desagertzearen zain.

Bake prozesuari babes ematen dietenen erantzukizuna autokontrola da, zirikatzeek ez ditzaten eraman bubugogorkeriara hel daitezkeen erantzun zentzugabeetara. Bitarteko sortzaileak eta eraberritzaileak erabili behar dira ezeztatzaileengan aldaketa sortzeko. Neurri hauek gatazkaren eszenatokian bertan har daitezke edota harengandik urruti.

Hegoafrikako testuinguruan, Apartheid-eko gobernua preso politikoen gaineko gaiei eta horien ingurukoei buruz hitz egiteko prest agertu zen, behin indarkeria, tortura eta beste giza eskubideen urraketak ezagutzera emanda. Hori dela bide, bake prozesurako erabakigarria da giza eskubideen aldeko aktibistak gatazka denboraldi guztian zehar izandako estatuaren indarkeriaren adibideen erregistro zorrotz bat egiten has daitezen. Txosten horiek zehatz eta sakonak izan beharko lirateke: biktimen testigantzei estaldura, begizko lekukoen adierazpenak, mediku-txostenak, etab.