logo

7. galdera

  • Aipatu duzu presoen lana ezinbestekoa izan zela. Gerra irabaztetik, bakearen lorpeneranzko bidaia egin zutela. Modu horretan, gizarte mailan zegoen indarkeria kulturala ezabatzen saiatu zirela, hanka sartzeak aitortuz, beste bandoekin elkarrizketan arituz, barkamena eskatuz… Aldaketa honetan, Nazaret-eko Jesus jarraitzeak ez dauka inolako zerikusirik? Jesus eredu gisa izatea hanka sartzeen barkamenarengan sinestea da, modu berdinean barkamena eskatzea suposatzen du, baita etsaiari ere, indarkeria modu ezkorrean ulertzea, errukia, beste batzuek ekarritako sufrimendua nork bere gain hartzea, berpizkundean sinestea… Ze balio transmitituko dugu eskoletan? Zuen eskarmentuan, zenbaterainokoa izan da fedearen eragina?

 

"Foro Social para promover el proceso de paz"Martin Snoddon:

Barkamena garrantzizko gai bat da. Borrokalari ohi askok ez dute barkamenik eskatu, askok euren ekintzak justifikatuak zeudela uste baitute. Ulermena eskatu dute eta euren esperientziak besteekin partekatzeko trebatu dira, honek berradiskidetzeari laguntza emango dion itxaropenarekin. Oraindik iraganari aurre egiteko lan egiten ari gara. Beraz, fedea maila pertsonalean (maila espiritualean) garrantzitsua delarik ere, orain arte gure bake prozesuan barkamena ez da funtsezko fakorea izan.