logo

6. galdera

  • Preso politikoei buruz hitz egiten da, baina emakumeak ere preso egon ziren. Zenbat? Haien birgizarteratzea desberdina izan zen? Eta, emakumeentzat neurri zehatzak proposatu edo landu ziren?

"Foro Social para promover el proceso de paz"Martin Snoddon:

Bai, bazeuden emakume presoak. Gatazka urteetan zehar, espetxeratutakoen gehienak gizonezkoak ziren. Nire ustez, emakumeek aurre egin behar zituzten antzekotasunak eta desberdintasunak zeuden. Etxebizitza, ongizatea, etab-en moduko kontu praktikoak gizon eta emakumeentzat gauza bera ziren, baina beste arazo batzuei dagokienez, familiaren baitan zeukaten mailaren modukoak, normaltasunera itzultzeak emakume borrokalari ohientzat zailtasun gehigarri bat suposatu zuen. Mundu mailan, orokorrean emakumeei hau gertatu izan zaie.

Borroka egin ostean, gizartearen arauak berriro onartzea gogorra da, are gehiago gizonak gizartearen kultura menderatzen duenean.