logo

5. galdera

  • Espainiako Gobernuaren espetxe-politikak huts egin du eta oraindik ez dago “biderik” presoen birgizarteratzeari dagokionez. Badirudi Alderdi Popularra ez dagoela bide berriak irekitzeko prest. Ildo horretatik, Gobernuak presoei buruzko konponbide bat bilatu dezan, zer konponbide ikusten duzu?

 

"Foro Social para promover el proceso de paz"Martin Snoddon:

1990eko hamarkadaren hasieran, gure gobernuak ez zuen presoen birgizartzeratzerako inolako biderik hausnartzen. Are gehiago, maiz gatazkaren lehenengo lerroan zeuden presoak. Gizarte zibilaren aktoreen laguntzarekin, guk geuk zerbitzu horiek garatzen ausartu ginen. Orduan, gobernu eta altruistengandik finantza-laguntza eta babesa lortzeko presioa egin genuen. Martxan jarri zirenean, EBk Bake eta Berradiskidetzearen Babeserako Programa Berezi bat eskaini zuen. Hori zerbitzuen garapenerako oso esanguratsua izan zen.