logo

4. galdera

  • Nola kudeatu daiteke preso eta iheslariek behar duten laguntza (lanpostu bat lortzeko, laguntza psikologikoa…)? Beraiek eskatzen dutenean ala guztiei, nahiz eta nahi ez izan?

 

"Foro Social para promover el proceso de paz"Martin Snoddon:

Su-etenaren aurreko urteetan, preso politikoen beharrak zehazteko bilerak izan genituen. Bilera horiek ondorioztatu zuten preso politiko ohien, euren senideen eta preso politiko ohien kopuru gogoangarriak zituzten komunitateen beharrei buruz azterketa sakona egin behar zela. Ikerketa honen arabera, egitasmo bat garatu genuen preso politiko ohiei laguntza emateko. Gogoan hartzeko moduko preso ohien talde bat eztabaida horietan inplikatu zen, ibilbidetik igaro ostean laguntza zerbitzua egia bilakatu arte.

Egoera horretan geundenok uste genuen preso ohiek laguntza zerbitzu horiek erabiltzen hasteko denbora beharko luketeela. Hala ere, zerbitzu hori haiek erabiltzeko moduan egon behar zela ere iruditu zitzaigun, onuradun izan litekeen pertsonekin harremanetan jarri ahal izateko. Nire aburuz, ezin duzu talde bat laguntza zerbitzu hori erabiltzen behartu, baizik eta taldea bera izan behar da onartu behar duena.