logo

1. galdera

Zer egin daiteke gure herrialdean, gure lehendakariak (euskal lehendakariak) esaten duenean gai hauei buruz hitz egiteko Foro bakarra Eusko Legebiltzarra dela? Gai honi buruzko herritarren partaidetza garrantzitsua da, hau da, presoen askapena, atzerriratuen itzulera, etab. Eusko Legebiltzarra al da distentsio politika ulertu behar duen bakarra?

"Foro Social para promover el proceso de paz"Martin Snoddon

Nire iritziz, zenbat eta leku gehiagotan eztabaidatu, hobe. Gure kasuan, batzuetan politikariak eztabaidetara gonbidatzen ziren, eta han euren iritziak galdetzen zitzaizkien. Eztabaidak oso osasuntsuak izan ziren, eztabaida gehiago sortzeko lagungarriak ere izanik. Prozesu hau oso mesedegarria da. Gizarte zibilak eginkizun garrantzitsu bat izan zuen, eztabaidak baretuz eta azterketa erabakigarriak zuzenduz. Batzuetan, iritzi publikoek politikariak gidatu zituzten eta azken hauek ez zuten iritzi publikoa zuzendu!

Gaurkoz, oraindik presoen askapenari buruz eztabaidatzen ari gara. Bistakoa dena, hauxe da, Akordio Politikoaren bitartez aske utzitako preso politikoen gehiengoa bere askapenez geroztik espetxetik kanpo egon dela.