logo

Liburua

Joan den urtean, 2013ko martxoaren 14an eta 15ean Iruñean eta Bilbon Foro Soziala burutu genuen bake prozesua bultzatzeko helburuarekin. Urtebete pasatxo honetan zehar gertatutako guztia jasotzen saiatzen den liburua aurkezten dugu.

Liburuaren bitartez herritar guztien eskura jarri nahi izan ditugu eduki guzti horiek, nazioarteko adituek Foro Sozialean esandakoei garrantzi berezia emanez. Aditu bakoitzaren hitzaldiak oso-osorik jasotzen dira liburuan, hori da libururaren atalik mardulena… eta uste dugu, pertsona askorentzako baliogarria izan daitekeela. Foro Sozialaren hastapenak, garapena eta balorazioa jasotzen dira, Foroaren ondorio izan ziren Gomendioak ere, eta esan bezala, Gomendioen ibilbidea ere jaso dugu.

Sakatu irudian liburua irakurtzeko edo sakatu hemen PDF formatuan deskargatzeko.