logo

Hitzorduak

HITZORDUAK-hoja-a4-2-300x76

Hitz egiteko ordua da, bakearen errotzeak gizarte bezala bizikidetza eraikitzeko aurre egin beharreko erronkei buruz pertsona guztiek, alderdi sozial eta politiko guztiek, bere iritzia eman ahal izateko aukerak egotea eskatzen duelako.

Entzuteko ordua da, bizikidetzak alderdi sozial eta politiko guztien integrazioa eskatzen duelako eta elkar entzutea lehen pausoa delako “bestearen” ideia eta proposamenak errespetatu eta ulertzeko eta modu horretan gizarte bezala batzen gaituena identifikatzeko.

Parte-hartzeko ordua da, bake prozesuak topatzen dituen zailtasunen aurrean, herritarren parte-hartzea oztopoak gainditzeko bidea delako.

“Hitzorduak” ekimenak herritar guztientzako gune bat eskaini nahi du, konfiantzarekin hitz egin ahal izateko eta iritzi ezberdinak entzun ahal izateko gune seguru bat. Konfiantzarekin eta segurtasunarekin Foro Sozialaren gomendioek jasotzen dituzten funtsezko gaiei buruz hitz egin eta gogoeta egin ahal izan dezaten, pertsona ezberdinak, askotariko tradizio politiko eta alderdi sozialetakoak, biltzea da Hitzorduen helburua.

Solasaldiak gehienez 30 pertsonek osatutako taldeei zuzenduta daude, hortaz, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Txostengile batek solasaldi bakoitzean jorratuko den gaia aurkeztuko du eta ondoren, parte-hartze, entzute eta errespetu dinamika baten bitartez, bertaratutakoen iritzia jasoko da.

Irakurri argitalpena hemen

 

Jada burututako Hitzorduak:

 

“Egia eta biktimen aitortza”

Hizlaria : Gorka Landaburu
Urtarrilak 22, asteazkena, 18,30etan
Gasteiz (El Campillo gizarte etxea – Santa Maria kalea, 4).  

 

“Presoen gizarteratzea”

Hizlaria: Karlos Ioldi (Harrera)
Urtarrilak 23, osteguna, 18,30etan

Donostia (Aiete Jauregia).

 

“Berradiskidetzea”

Hizlaria: Juan Mari Uriarte gotzaina
Urtarrilak 29, asteazkena, 18,30etan
Bilbo (Lokarriko egoitza – Venezuela plaza 1 – 1. ezk. Ezk).

 
“Egia eta biktimen aitortza”

Hizlaria: Iñaki García Arrizabalaga (ETAren biktima)
Urtarrilak 30, osteguna, 18,30etan
Iruñea (Hiru Errege Hotela – Belagoa Aretoa).

 

“Giza eskubideak: bermeak”

Hizlaria: Andrés Krakenberger (Argituz)
Otsailak 5, asteazkena, 18,30etan
Bilbo (Lokarriko egoitza – Venezuela plaza, 1 – 1.ezk). 

 

“Egia eta biktimen aitortza”

Hizlaria: Iñaki Garcia Arrizabalaga (Terrorismoaren biktima)
Otsailak 18, asteartea, 19,00etan
Zizur Nagusia – Kultur Etxea (Erreniega parkea, 25).  

 

“Giza eskubideak, eskubide zibil eta politikoak”

Hizlaria: Zigor Olabarria (Eleak-eko kide, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua)
Otsailak 25, asteartea, 18,30etan
Iruñea – La Hormiga atómica – Katakrak  (Kale nagusia 54).  

 
“Presoen gizarteratzea”

Hizlaria: Jesús Loza (Euskal legebiltzarkide oiha eta Patxi Lopez Lehendakariaren elkarbizitzarako ordezkaria. Nanclares Bidearen koordintzatzailea Euskadin 2009-2012)

Otsailak 25, asteartea, 19etan

Gasteiz – El Pilar Gizarte Etxea (Konstituzioa plaza 5).  

 

“Memoria, adostasuna: Bake Plana”

Hizlaria: Jonan Fernandez (Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkaria)

Martxoak 3, astelehena, 18,30etan
Donostia – Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik)

 

“Preso eta atxilotuen egoera”

Hizlaria: Oihana Barrios – Jaiki Hadi (Preso eta atxilotuen arreta mediko eta psikologikoa bermatzeaz arduratzen den elkartea)

Martxoak 17, astelehena, 18,30etan
Iruñea – La hormiga atómica-Katakrak (Kale Nagusia 54)

 

“Polizi eredua aro berriaren aurrean”

Hizlaria: Jesus Uribe (Ertzaina eta ErNE sindikatuko zuzendaritzako kide. ErNEren helburu nagusia Polizi euskalduna, demokratikoa, profesionala, eraginkorra eta euskal gizartearen zerbitzura egongo dena sortzea da)

Martxoak 18, asteartea, 18,30etan
Bilbo – Lokarriren egoitza (Venezuela plaza 1 – 1. ezk)

 

“Egia eta biktimen aitortza”

Hizlaria: Axun Lasa (1983an GALek bahitu eta erahildako Joxean Lasaren arreba)
Martxoak 20, osteguna, 18,30etan
Donostia – Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik)

“Presoak eta Giza Eskubideak. Egungo egoera eta etorkizuna”

Hizlaria: Jon Mirena Landa

Martxoak 25, asteartea, 19,00etan

Bilbo (El Karmelo – Santutxu)

 

“Giza eskubideak. Torturaren prebentzioa”

Hizlaria: Lorea Bilbao (Abokatua, tortura kasuetan aditua eta TATeko kidea)

Martxoak 26, asteazkena, 18,30etan
Gasteiz – El Pilar Gizarte Etxea (Konstituzioa plaza 5)

 

“Berradiskidetzea. Egia eta biktimen aitortza”

Hizlaria: Pili Zabala (1983an GALek bahitu eta erahildako Joxi Zabalaren arreba)

Martxoak 26, asteazkena, 19,00etan

Portugalete (Gran Hotel Puente Colgante)

 

Berradiskidetzea. Egia eta biktimen aitortza

Hizlaria: Cristina Sagarzazu (1996an ETAk erahildako Montxo Doralen alarguna)

Apirilak 2, asteazkena, 18,30etan

Galdakao (Gandasegi eskola)

 

“Adostasunak landu”

Hizlaria: Julen Mendoza (Errenteriako alkatea)
Apirilak 10, osteguna, 18,30etan
Bergara (Bergarako Kulturetxea – Errotalde Jauregia)

 

“Errenteriako Eraikiz ekimena. Azalpena eta balorazioa”

Hizlaria: Julen Mendoza (Errenteriako alkatea)

Maiatzak 6, asteartea, 19,00etan
Hernani (Biteri Kultur Etxea)

 

“Komunikabideen papera berradiskidetzean eta errelatoaren osaketan”

Hizlaria: Xabier Lapitz (Onda Vasca-Noticias taldeko kazetaria)
Maiatzak 22, osteguna, 18,30etan
Bilbo – Lokarriren egoitza (Venezuela plaza 1, 1. ezk. ezk.)

“Preso eta iheslarien gizarteratzea erraztea”

Hizlaria: Xabier Etxeberria Zarrabeitia (Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko irakaslea eta abokatua)
Maiatzak 22, osteguna, 18,30etan
Donostia - Larrotxene Kultur Etxea (Intxaurrondo kalea, 57)

 

“Elkarrizketa, bizikidetza eta berradiskidetzea”

Hizlaria: Galo Bilbao (Deustuko Unibertsitateko etika irakaslea eta Glencree esperientziako dinamizatzailea)
Maiatzak 27, asteartea, 19,30etan
Bilbo – Santutxu – Karmelo elizako ekitaldi aretoan (sarrera Landaburu Baserria kaleko 9. zenbakitik)

 

“Egia eta biktimen aitortza”

Hizlaria: Iñaki García Arrizabalaga (Terrorismoaren biktima)
Maiatzak 30, ostirala, 19,00etan
Auritz-Burguete (Kultur etxea).

 

“Tortura iraganean eta orainean eta prebentziorako mekanismoak”

Hizlaria: Pako Etxeberria (Auzitegi-antropologoa)
Ekainak 4, asteazkena, 19,00etan
Bilbo – La Bolsa (Pilota kalea, 10)

 

“Giza Eskubideen egoera eta bake prozesua”

Hizlaria: Garbiñe Biurrun (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea)
Ekainak 9, astelehena, 19,30etan
Iruñeko Sanduzelai auzoko Karrikagunean (Labaien kalea, 17)

 

“Bizikidetza eraiki”

Hizlaria: Jexux Mari Mujika
Ekainak 18, asteazkena, 18,30tan
Tolosa- Kultur etxea (Trianguloa, 1)

“Bake prozesuaren egungo egoera”

Hizlaria: Ramón Zallo (EHUko komunikazio irakaslea)
Ekainak 24, asteartea, 19,30tan
Vitoria-Gasteiz – El Pilar Gizarte Etxean (Konstituzio plaza 5)