logo

Gune Irekiak

Ekainaren 7an eta 8an, Iruñean eta Bilbon, parte-hartzeko, laguntzeko, zure ahotsa entzunarazteko, mobilizatzeko, gizarteak bake prozesuan duen paper protagonista aldarritzeko bi topaketa antolatu ditugu.

Gomendioak aurkezteaz gain, bi ekitaldiak funtsean parte-hartzaileak izan dira. Gomendioei buruz zer deritzozun eta zure ideiak entzun ditugu bake prozesuaren aktore nagusiek aintzat har ditzaten lortzeko. Gune irekietan oinarritutako metodologia erabiliz, bertaratutakoek gomendioen inguruko zein gaiei buruz eztabaidatu nahi zenuten aukeratzeko, ideiak proposatzeko eta sakontzeko aukera izan duzue. Elkarrizketa horretatik sortutako ekarpenak Gomendioak osatzeko baliagarriak izango dira.

Bi topaketetako argazkien aukeraketa bat eskeintzen dizugu: