logo

Bertie Ahern

Berti Ahern

Joan zen urtean Sabino Arana Fundazioaren Saria jasotzeko ohorea izan nuen, Euskal Herrian hamarkadetan zehar izandako indarkeriarekin bukatzeko ahaleginei nire babesa dela eta eman zidatena.

Irlandako Lehen Ministro ohi bezala eta Ipar Irlandako bake prozesuan hamarkada batean zehar partaide izanik, badakit zeinen zaila den indarkeriarekin bukatu eta bere zauriak sendatzea.

ETAren indarkeria armatuarekin bukatzeko erabakiak Euskal Herriari eta bere herritarrei aukera historikoa eskaintzen die merezi duten etorkizun baketsu eta oparoa eraikitzeko.

Hala ere, gizarte bakoitzak topatu behar du bere bidea bake iraunkorra eta berradiskidetzea bermatzearen erronkei aurre egiteko. Hau egiteko erarik hoberena zein den finkatzeko orduan ikuspegi ezberdinen arteko talkak egongo dira herritarren artean eta alderdi politikoen artean. Funtsezko gaien konponbidearen inguruko adostasunak eraikitzea erabakigarria da behar den konponbide eta berradiskidetze prozesuan.

Izan ere, indarkeriaz jositako hainbat hamarkaden ondoren sendatu eta berreraikitzea ez da lan erraza. Konpromiso handia eskatzen du polarizazioaren zergatiei eta geratzen diren zauriei aurre egiteak. Alabaina, oinarrizko ahalegin honi heldu egin behar zaio gizarte batek bere iraganetik ikasi eta zerbait hobea eta berria eraiki nahi badu.

Desarmea eta desmobilizazioa, iraganari buruzko egia, biktimak eta egindako mina aitortzea, berradiskidetzea, preso eta iheslariak, baita bake une berri bat islatzeko lege eta segurtasun neurrien normalizazioa ere , indarkeria bukatu eta gizarte bat berreraikitzen hasten denean azaleratzen diren gaien artean daude.

Eta zeregin hauek erronka sakonak direla egia bada ere, azpimarratzekoa da mundu osoko gizarte askok auzi horiek arrakastaz landu dituztela bake iraunkorra bermatuz.

Euskal Herriak eta bere herritarrek, gaitasun eta baliabideetan aberatsak izanik, gizarte zibil eta gobernu eta instituzio demokratiko indartsuekin, ziur hala egingo dutela baita ere.

Txosten honek gatazken konponbidean nazioarteko aditu aintzatetsi eta inpartzialen ezagutzan oinarritutako gomendioak eskaintzen ditu, urte honen hasieran Euskal Herrian eginiko konferentzia garrantzitsu batean azaldu zirenak. Adituek indarkeria gainditu duten hainbat gizartetatik ateratako beren irakaspenak eskaini zituzten. Egun Euskal Herriak aurrean dituen gai nagusiak hartu zituzten baitan.

Hemen egiten diren gomendioak ez dira inposizio edo patroi zehatzak, baizik eta arrazoitutako iradokizun sail bat baizik, mundu osoko esperientzia ezberdinetan oinarrituta indarkeria eta bere amaieratik sortzen diren eta ezinbestean zailak diren gaiak nola jorratu daitezkeen proposatzen dutenak.

Orain Euskal Herriko herritarrei eta bere ordezkariei dagokie, eurentzako eta euren gizartearentzako aukeren une berri honetan, erronka hauei aurre egiteko erarik onena zein den finkatzea.

Urteetan zehar konpartitu izan dut Euskal Herriak hamarkadetako indarkeria atzean utzi eta merezi duen etorkizun baketsua eraikitzeko beharraren kezka.

Nire itxaropen zintzoena da txosten honek eta bultzatuko duen elkarrizketak prozesu horri laguntzea.

Bertie Ahern
Irlandako Lehen Ministro Ohia

——————————————————————————

I had the great honour last year to receive the Premio de la Fundación Sabino Arana for my support for efforts to end decades of violence in the Basque region.

As former Taoiseach of Ireland and a participant in the peace process in Northern Ireland for over a decade, I know how hard it is to end violence and heal its wounds.

The decision by ETA to end forever its campaign of armed violence offers a historic opportunity to the Basque region and its citizens to build the peaceful and prosperous future they deserve.

But each society must find its own way to meet the challenges of securing lasting peace and reconciliation. There will be conflicting views among citizens and political parties on how best to do this. Building consensus on resolving key issues is a crucial part of the process of resolution and reconciliation that is needed.

For the task of healing and rebuilding after decades of violence is not an easy one. It takes enormous commitment to address the causes of polarization and the wounds that remain. Yet this essential effort must be undertaken if a society is to learn from its past and build something better anew.

Disarmament and demobilization, truth about the past, recognizing victims and the harm that has been done, reconciliation, the issues of prisoners and exiles, as well as normalizing laws and security measures to reflect a new time of peace, are among the issues that arise when violence ends and a society begins to rebuild.

And while it is true that these tasks are a profound challenge, it is equally true that many societies around the world have successfully addressed such issues and secured lasting peace.

The Basque region and its citizens, rich in talent and resources, with a strong civil society and equally strong democratic government and institutions, will surely do so as well.

This report offers recommendations based on the insights of recognized and impartial international experts on conflict resolution at a major conference earlier this year in the Basque region. The experts offered lessons-learned from several other societies that have emerged from violence. They covered all the main issues now facing the Basque region.

The recommendations here are offered not as an imposition or exact template, but rather as a series of reasoned suggestions, based on many diverse experiences around the world, on how the inevitably difficult issues arising from violence and its ending can be addressed.

It is now for the citizens of the Basque region and their elected representatives to determine how these challenges can best be met in this new time of possibility for them and their society.

I have for years shared the concern of many that the Basque region should put decades of violence behind it and build the future in peace that it deserves.
It is my sincere hope that this report and the discussion it promotes, should contribute to that process.

Bertie Ahern  - Former Taoiseach of Ireland