logo

Lokarri

WEB Lokarri

Lokarri gizarte erakunde independente eta plurala da, 2006. urteaz geroztik bakearen eta Euskal Herriko bizikidetzaren normalizazioaren alde lanean diharduena. Bere eginkizuna akordioaren, herri kontsultaren eta berradiskidetzearen proposamena batasun eta integrazio sozial eta politiko faktore bihurtzea da.

Lokarriren printzipioak, bere sorreratik,  hiru konpromiso hauekin bat datoz: indarkeria ezaren, bizitzaren eta giza eskubideen defentsa, irizpide etiko nagusi gisa; inor baztertzen ez duen elkarrizketa eta aniztasuna bizikidetzaren oinarri bezala; eta herriaren nahia eta printzipio demokratikoak aintzat hartzea, politikagintzaren oinarrizko arau gisa.

2011ko urrian, Lokarrik Aieteko Nazioarteko Konferentzia antolatu zuen, gatazkaren konponbidea Euskal Herrian sustatzearren.