logo

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedra

WEB Unesco

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedraren proiektuak, prozesu demokratikoen gaineko prestakuntza, ikerketa, elkarrizketa eta hedapenerako gunea izan nahi du, prozesu horietan elkartzen baitira pluralismoaren eta aniztasunaren aberastasuna eta herritartasunaren izaera integratzaile eta berdintzailea.

Katedraren jardueretan sartzen diren arloak hauek dira: ikerketa, prestakuntza, hausnarketa, bilkurak, eztabaida, hedapena, sentsibilizazioa eta gizarte lankidetza. Jarduera horiek guztiak potentzialki heterogeneoa den entzulego bat dute helburu. Ikasleei, irakasleei, ikertzaileei, administrazio eta zerbitzuetako langileei, hainbat arlotako profesionalei, gizarte erakundeetako kideei eta proposatutako jardueretan interesa duten gainerako guztiei zuzenduta daude.