logo

Fundipau

WEB Fundipau

FundiPau gobernuz kanpoko erakundeak, International Peace Bureau-ko kide denak, orain dela hiru hamarkada bakearen alde dihardu. Bakerako ikerkuntza sustatzen du, indarkeriaren zergatietan sakonduz, haren prebentziorako. Hortaz gain, hainbat herrialdetan gatazken konponbidea bultzatzen duten pertsona eta taldeak babesten ditu.

Halaber, bakerako hezkuntzaren inguruan lan egiten du eta giza-sentsibilizazio kanpainak eta presio politikoa burutzen ditu, arlo hauetan konpromisoak lortzearren: desarmea, desmilitarizazioa, gatazken konponbidea, giza eskubideen errespetua eta bake kulturaren sustapen aktiboa.