logo

ELDH

WEB ELDH

Mundu mailako Demokrazia eta Giza Eskubideen aldeko Europako Abokatu Elkartea, Europako 17 herrialdetako hainbat abokatuk osatzen duten irabazi asmorik gabeko erakunde aurrerakoia da. Giza eskubideengatik, eskubide politiko eta sozialengatik eta gutxiengoen eta herrien eskubideengatik borrokatzen du, demokraziaren, garapenaren, bakearen eta berdintasunaren alde. Horregatik, diktadura, diskriminazio, arrazakeria, gerra eta giza eskubideen urraketa guztien aurka agertzen da.

Elkarteak ekitaldi akademikoak eta demokraziaren aldeko proiektuak burutzen ditu eta mundu guztiko abokatuen arteko harremanak bultzatzen ditu. Horrekin batera, munduko eskualde desberdinetan proiektu zehatzei babesa ematen die eta migrazio duinerako neurrien alde agertzen da, beti ere giza eskubideen urraketen biktimenganako elkartasuna agertuz.