logo

Berghof Foundation

WEB Berghof

35 urte baino gehiago daramatza Gatazkak Konpontzeko Berghof Fundazioak (Alemania) baliabide filantropikoak erabiltzen bakeari eta gatazkei buruzko ikasketen tradizio akademikoa elikatzen. Familia fundazio pribatua da eta gatazken azterketan bikaintasuna eta berrikuntza lortzea da bere helburu nagusia.

Fundazioak hainbat bake ikerkuntza, bakerako hezkuntza eta bake eraikuntza ekimen babestu izan ditu. Bere nazioarteko lan taldeak munduko eskualde zehatzetan egiten du lan. Hala, zenbait gatazkatan inplikatutako aldeei babesa ematen die, bake eraikuntza eta gatazka eraldaketaren bitartez, bake iraunkorra erdiesteko euren ahaleginetan.

2011ko urrian, Berghof Fundazioak Aieteko Nazioarteko Konferentzian parte hartu zuen, gatazkaren konponbidea Euskal Herrian babestearren.