logo

Bake Bidea

WEB Bake Bidea

Bake Bideak, Aieteko Nazioarteko Konferentziatik atera zen bide orria oinarritzat hartuz, Euskal Herriko bake prozesuaren inguruko gogoeta jendarte zibilaren baitan bultzatzea du helburu, eztabaidaren bidez. Ildo horretatik, 2012ko abenduan, Bake Bideak, Lokarri eta Baionako Fakultatearekin batera, Baionan Bakerako Forum-a antolatu zuen, Aieteko nazioarteko eragile batzuen babes eta bertaratzearekin. Ekimen hau herritar guztiei eta, hain zuzen ere, Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei gogoeta zabaltzeko aukera izan zen.

Talde honetako partaide dira gaur egun: Giza Eskubideen Liga, Cimade, Anai Artea, CDDHPB (Euskal Herriko Giza Eskubideen Defentsarako Komitea), Etxerat eta Herrirako kide batzuk; sindikalgintzan, CFDT osasungintza-soziala, Solidaires, CGT eta LABeko kide batzuk; hautetsien artean, PC, EELV (berdeak), Batasuna, Abertzaleen Batasuna eta NPAko kide batzuk. Gainera, hautetsi ainitz ere Bake Bidea mugimenduarekin batera lan egitearen alde agertu dira.