logo

Ahotsak

WEB Ahotsak

Ahotsak 2006an aurkeztutako euskal emakume talde bat da. Haren fundatzaileak gizarteari buruzko eztabaida anitzetan adostasunera iritsi ziren alderdi politiko desberdinetako legebiltzarkideak ziren: Jone Goirizelaia, Gemma Zabaleta, Kontxi Bilbao, Elixabete Piñol eta Nekane Altzelai. Lege desberdinak aho batez onar zitzaketeela ikusita, ados jartzeko zuten gaitasun hori euskal gatazkaren diagnostikora eta irtenbidera zabaltzea bururatu zitzaien.

Hain zuzen ere, saiakera hori dokumentu batean gauzatu zen, non gatazkaren izaera politikoa onartzeaz gain, bere konponbidean emakumeon partaidetza aldarrikatu zuten, gatazkaren parte diren heinean. Bestalde, irtenbide politiko eta demokratiko baten beharra adierazi zuten,  euskal herritarren erabakitzeko eskubidea ere aldarrikatu zutelarik. Ahotsak-en sorreratik, hainbat ekimen egitearekin batera, hasierako dokumentua hainbat emakume talderi luzatu zaie, sindikatu eta gizarte eragile desberdinetako emakumeei, hain zuzen ere, emakume talde honekin bat egin dezaten.