logo

Foro Sozialaren gomendioen aurkezpena Europako Parlamentuan

Parlamento europeoBihar, otsailak 4, asteartea, 15.00etan, bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren erakunde sustatzaileen – Bake Bidearen eta Lokarriren – ordezkariek gomendioen dokumentua aurkeztuko dute Europako Parlamentuan (Estrasburgon). Ekitaldia Basque Friendship-ek antolatu du, Euskal Herriko bake prozesua babesteko hainbat parlamentarik osatutako taldeak.

Joan den maiatzean aurkeztu ziren Gomendioek bake prozesua bultzatzeko herritarren hainbat proposamen jasotzen dituzte, zehazki gai hauekin zerikusia dutenak: elkarrizketa eta akordioa bultzatzea, desarmea, presoen itzulera, giza eskubideen bermea eta memoria eta adiskidetzea.

Gainera, Nazario Oleaga ere ekitaldian izango da, bake prozesua bultzatzeko Batzordearen ordezkari bezala. Batzordea pertsona esanguratsu ezberdinek osatutako taldea da eta erakunde, alderdi eta bake prozesuan inplikatutako beste aktoreekin gomendioen inplementazioa kudeatzea da bere helburu nagusia.

Zentzu horretan, bai Foro Sozialaren sustatzaileek nola Batzordearen ordezkariak euskal gizartearen erronka garrantzitsu eta historiko honetan Europar Batasunak zer ekarpen egin dezakeen eta nola lagun dezakeen aztertzera animatuko dituzte parlamentariak.