logo

Foro Sozialaren balorazioa

Bake prozesua bultzatzeko ideia berriak

2013ko martxoak 21

"Foro Social para promover el proceso de paz"
 
 
 
 
 
 
 
 
Bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren burutzetik egun batzuetara, erakunde antolatzaileok bake prozesuaren sendotzeari babesa emateko herritar ekimen honen lehenengo balorazioa eskaini nahi dizuegu.

Helburua bete da

Ekimen honen egitea ezagutzera eman genuenean, bake prozesua indartzeko Foro Sozialeko erakunde antolatzaileok bi helburu jarri genituen: 1) herritarren partadidetzari bide bat eskaini eta 2) bake prozesua sendotu ahal izateko ideia berriak sortu.

Lehenengo helburuari dagokionez, emaitzak oso pozgarriak izan dira:

1- Iruñean eta Bilbon egindako saioetan 600 pertsonak hartu zuten parte, zegoen tokia betez, joan ahal izateko beste 300 eskaera baino gehiago jaso izanik.

2- 400 pertsona baino gehiagok emankizuna zuzenean jarraitu zuten, bakeforosoziala.org web orrialdearen bitartez.

3- Erakunde eta banakako herritarrengandik 500 ekarpen eta hausnarketa baino gehiago jaso izan dira. Piztutako interesa dela eta, erakunde antolatzaileok ekarpenak jasotzeko epea martxoaren bukaera arte zabaltzea erabaki dugu.

Bigarren helburuari dagokionez, nazioarteko adituen hitzaldien maila altua azpimarratu nahi dugu. Baliagarritasun handikoak izan daitezkeen ikuspegi, esperientzia, oinarri eta irizpide berriak eskaini dizkigute. Lehenik eta behin, bake prozesuak aurre egiten dien erronka nagusiei buruzko hausnarketan sakontzeko gai izan gaitezen. Bigarrenik, bake prozesuaren finkatzeari laguntza ematen dioten konponbide berriak eraikitzeko.

Guzti horrekin, erakunde antolatzaileok topaketa mota hauek sortzen duten bultzada eta itxaropen giroari balioa eman nahi diote, hainbat erakunde eta jatorrietako pertsonak elkarrekin hausnarketa egiteko bilduz, bakeranzko urratsak bultzatzeko mezu sozial oso positiboa zabalduz.

Ondorioen lantzea

Hemendik aurrera, bake prozesua indartzeko Foro Soziala bultzatu dugun erakundeok, Foroan jorratutako gai bakoitzaren errelatoreekin batera (desarmatze eta preso eta iheslarien itzuleraren agenda, Giza Eskubideen bermea eta iraganari aurre nola egin) ondorio txosten bat egiten lan egingo dugu.

Gizartearengandik eta adituen hitzaldietatik jasotako ekarpenetatik abiatuz, gure asmoa bake prozesuaren sendotzea desblokeatzeko gaitasuna duten zenbait ideia eta iradokizun eskaini ahal izatea da.

Apirilaren bukaerarako prestatuta egongo direla aurreikusi da, eta une horretan jendaurrean aurkeztuko dira.

Herritarren partaidetza gehiago

Azkenik, erakunde antolatzaileok azpimarratu nahi dugu bake prozesua indartzeko Foro Sozialak erakutsi izan duela herritarren alde garrantzitsu bat laguntza emateko eta parte hartzeko prest dagoela. Bake prozesuak bakeranzko pauso ziurrak emateko prest dauden pertsona eta taldeak behar ditu, baketsua eta Giza Eskubideekin begirunetsua den bizikidetzarako aukera berriak ere bilatzeko prest daudenak. Foroa burutu ondoren pertsona horiek egon badaudela frogatu ahal izan dugu. Are gehiago, gure gizartean oraindik geure etorkizuneko eragile aktiboak izateko itxaropena eta nahia ere bizirik daudela.

Hori dela eta, hurrengo aste eta hilabeteetan zehar parte hartzeko eremu berriak eskainiko ditugu, prozesuaren bultzadarako giza kapital hau bake justu eta iraunkor bati ekiteko gakoa izango delarekin ziur.