logo

Foro Sozialak bake prozesua bultzatzeko Batzorde bat sustatu du

Logo_Comisión

 
 
 
 
 

Joan den maiatzean, bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak, Bake Bideak eta Lokarrik sustatutako ekimenak, bakearen eta bizikidetzaren bideak egun agertzen dituen oztopoak gainditzeko gomendioak jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu zuen.

700 pertsonen parte-hartzea, nazioarteko 12 adituren ekarpena eta 500 proposamen zehatz baino gehiago izan ondoren, bi erakundeek aipatutako gomendioak laburbildu zituzten gai hauen inguruan: desarmea eta ETAren egitura militarren desegitea, preso eta iheslarien itzultzea, Giza Eskubideen bermea eta iraganean gertatutako guztiari aurre egiteko printzipioak. Ideia nagusi bezala, elkarrizketaren, gizartearen parte-hartzearen eta adostasunaren alde apostu egiten dugu, etorkizuneko elkarbizitzaren oinarri sendoak ezartzeko bide bezala.

Erakunde biak elkarrizketarako eta elkarlanerako guneak zabaltzeko beharraz konziente dira, Foro Sozialaren gomendioen edukiak kudeatzeko eta bake prozesuan aurrerapauso sendoak lortzeko. Horregatik, hilabeteotan, Bake Bideak eta Lokarrik, pertsona talde baten sorrera bultzatu dute, gizartearen arlo ezberdinetako erreferente direnak, gizartearen aniztasun zabalaren ordezkari bezala.

Gaur aipatutako Batzordea aurkezten da, erakunde, alderdi eta bake prozesuan inplikatutako beste aktoreekin gomendioen inplementazioa kudeatzea helburu nagusi duelarik.

Zehazki, Batzordea osatzen duten pertsonei eskatu dieguna da:

    1. Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak landutako gomendioen edukiak aintzat hartuak izatea sustatzea.

 

    1. Bake prozesuan instituzioen, alderdi politikoen eta gizarte zibilaren parte-hartze zabala eta aktiboa bultzatzea, erraztea eta animatzea.

 

    1. Bake prozesuan inplikatutako instituzio eta aktore nagusiei gomendioen edukia aurkeztea.

 

    1. Gomendioen edukiari buruzko elkarrizketa eta iritzi trukaketa bideak zabaltzea bake prozesuan inplikatutako instituzio eta aktore nagusiekin.

 

Batzordearen funtzionamenduari dagokionez, Bake Bidea eta Lokarri, Foroaren erakunde antolatzaileak, bere lana errazteaz arduratuko dira, Batzordearen koordinazio tekniko eta operatiborako bere baliabideak eskainiz. Laguntza bezala, Bake Bideak eta Lokarrik gizartearen parte-hartzerako guneak eta mintegiak antolatuko dituzte. Gomendioen garapenari eta inplementazioari buruzko ideiak sortzen lagun dezaten egingo dira gune eta mintegi horiek, modu horretan Batzordeari sostengu nahikoa emanez.

Hortaz, datozen asteotan, bai Bake Bideak zein Loakrrik gizarteari bake prozesuan modu zuzenean parte-hartzeko bideak eskaintzeko ekimen berriak aurkeztuko dituzte.

Azkenik, bi erakundeek bake prozesuan gizarteari dagokion protagonismoa emateko helburuarekin duten konpromisoa azpimarratu eta berretsi nahi dute. Zailtasun eta oztopoen aurrean, gizarteak bake justu eta iraunkor baterantz bere bide propioan aurrera egiteko ardura eta aukera ditu. Ardura hori onartu eta gure egin behar dugu eta aukera baliatu. Ezin dugu inork gure izenean lan horri ekitea itxaron. Ez litzateke ez bidezkoa izango, ezta demokratikoa ere. Guk egin behar dugu eta egin dezakegu. Duela gutxi zendutako eta omendu nahi dugun Nelson Mandelak esan zuen bezala: “ez dezagun inoiz utzi hurrengo belaunaldiek axolagabetasunak, zinismoak edo norberekeriak porrot egin arazi zigutela esatea”.