logo

Batzordearen komunikazioak

Bake prozesua bultzatzeko Batzordeak bere elkarrizketarako prestutasuna berresten du

2014ko otsailak 14

Comision RPPasa den abenduaren 23an, bere aurkezpen publikoan, Bake prozesua bultzatzeko Batzordeak erakunde, alderdi politiko eta bakeranzko prozesuan inplikatutako beste aktoreekin hitz egiteko eta elkarlanean aritzeko bere prestutasun osoa agertu zuen.

Zentzu horretan, ETAk larunbatean zabaldutako komunikatuaren ostean, Batzordeak ETArekin elkarrizketan jarduteko bere prestutasuna agertu nahi du, Foro Sozialaren gomendioetan proposatutako bidean aurrera egiteko.

Halaber, Batzordeak presoen kolektiboaren (EPPK) bitartekari taldearekin izandako bilera baten berri eman nahi du. Bilera abenduaren 27an burutu zen, bitartekari taldearen eskaerari erantzunez. Bai Batzordea nola bitartekari taldea etengabeko harreman eraikitzailea mantentzera konprometitu ziren, gomendioen edukietan sakontzeko, batez ere presoen itzulerarekin zerikusia duten horietan. Konpromiso hori mantendu egiten da, urtarrilaren 8an burututako operazioan bilera horretan izandako zenbait pertsona atxilotuak izan arren.

Aldi berean, urtarrilaren 30ean burututako bilera batean, Batzordeko kideek bake prozesuko aktore nagusiekin elkarrizketa bideak zabaltzea adostu zuten. Hori dela eta, inplikatutako gobernuekin, alderdi politiko nagusiekin eta biktimen elkarteekin bilerak burutzea eskatuko dute.

Lan horren bidez Batzordeak gomendioen edukiari buruzko iritzi trukaketa bultzatu nahi du eta bere laguntza eta babesa eskaini nahi ditu bake prozesuak aurrera egiteko eta errotzeko pauso berriak eman daitezen.