logo

Herritarren parte-hartzea bake prozesuan

Herritarren partaidetza bake prozesuetan
Iruñea (Baluarte,Ciudadela Aretoa). Ekainak 20, ostirala, 17,00-20,30

17,00. Foroaren irekia

17,10. 1. panela:

1. panela. Herritarren parte-hartzea bake prozesuetan
  •  Alberto Spektorowski

Alberto Spectorowski_webAlberto Spektorowski gaur egun Tel Aviveko Unibertsitateko Zientzia Politikoetan irakasle titular asoziatua da. Columbia University (New York), University of Wisconsin (Madison, AEB), Interdisciplinary College of Herztlia (Israel) eta Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean ere Zientzia Politikoetako irakasle izan zen. Shlomo Ben-Amiren kontsultorea izan zen, hau Israelgo Kanpo eta Defentsa ministroa izan zen garaietan. Camp Davideko negoziazioetan, 2000ko uztailean, israeldar Kantzelaritzako eta Ben Ami ministroaren taldeko kide izan zen.
“Israel-Palestine Civil Society Comittee for Cease Fire” taldeko kidea da. Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide da.

  • Kristian Herbolzheimer

Kristian Herbolzheimer_webBake kulturan eta gatazken eraldaketan aditua. Conciliation Resourceseko kidea, Colombia eta Filipinetako Programen arduraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bake Kultura Eskolan zazpi urtez aritu zen lanean, Colombia, Filipinas, Mendebaldeko Sahara, Euskal Herria eta beste zenbait lekutako bake prozesuak lagunduz eta erraztuz. Zehazki, Euskal Herrian, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren aurkezpenean parte hartu zuen Conciliation Resources-en izenean.

 

  • Theodore Murphy

Theodor Murphy_ webBerghof Foundation-eko bitartekaria Ekialde Ertainean. Bitartekaritza lanak egin ditu arlo politikoan, humanitarioan eta giza eskubideen arloan Afganistan, Irak eta Sudanen bai gobernuz kanpoko sektorean nola Nazio Batuen Erakundean. Afrikar Batasuna / Nazio Batuak bitartekaritza taldeko adituen aholkularia 2007-08an Darfurren. 2011n Eskualdeko Aditu izendatu zuen NBEko Idazkari Orokorrak Libiako Adituen Talderako. McGill-eko Unibertsitatean lizentziatua eta Londresko Ekialdeko eta Afrikako Ikasketa Eskolan (SOAS). Gai humanitarioen inguruko idatziak argitaratu eta hitzaldiak eman ditu.

 18,30. Atsedenaldia

18,45. 2. panela:

2. panela.  Nafarroako herritarren parte-hartzea bake prozesuan
  • Mirentxu Purroy

Mirentxu Purroy_webPrentsan, irratian, zinean eta telebistan aritutako kazetaria. Filosofia eta Psikologia Klinikoan lizentziatua, bere ikasketak New Yorken zabaldu zituen, Columbia University-n eta New York University-n, non zinemagintzan graduatu zen. “Punto y Hora” informazio astekariko sortzailea eta “Egin” egunkariko zuzendaria izan zen. “El Silencio de los Inocentes” eta “Detrás del tiempo” filmen zuzendaria da, baita laburmetrai, dokumental eta informazio erreportai ugariren egile ere. Euskal Telebistako “Mundo.hoy” saioko zuzendaria izan zen, gaurkotasun eta ikerketa-kazetaritza saioa.

  • Floren Aoiz 

Floren Aoiz webPolitikari, historialari, idazle eta zutabegilea. 1987 eta 1997 artean Herri Batasunako parlamentaria izan zen Nafarroan. 1997an, Mahai Nazionaleko kideekin batera, zazpi urtetako espetxe zigorra betetzera kondenatua. 2000ko uztailean espetxetik atera zen Auzitegi Konstituzionalak sententzia baliogabetu ondoren. Nafarroako historiari eta bere egoera politikoari buruzko hainbat liburu idatzi ditu. Garako zutabegilea da eta Iratzar Fundazioko zuzendaria.

 

  •  Mikel Armendariz

Mikel Armendariz webAbokatua. UPNko kide ohia eta bere garaian CDNko (Nafarroako Demokraten Konbergentziako) kabinete exekutiboko kide. 2005ean Elkarrik sustatutako Eginoko Mahaian parte hartu zuen eta Iruñako Foroko kide izan zen (iritzi foro hau 2000. urtean eratu zen eta Nafarroako esparru politikoan zegoen elkarrizketa eta komunikazio faltagatik arduratuta zeuden alderdi politiko eta erakunde sozial ezberdinetako pertsonak biltzen zituen).

 

  • Francisco Javier Eneriz

Francisco Javier Eneriz webNafarroako Arartekoa. Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta Zuzenbidean doktore Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Nafarroako Gobernuko funtzionarioa, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide delarik bere maila 1994az geroztik. Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle elkartu ere aritu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Funtsezko eskubideen babesa ikasgaia irakatsi du, besteak beste, unibertsitate horretan.