logo

Preso eta iheslarien itzultzea

Preso eta iheslarien itzultzea
Bilbo (Euskalduna Jauregia, A3 aretoa). Ekainak 21, larunbata, 10,00-13.30

10.00: Foroaren hasiera

10.10: 1. panela:

1. panela:  Presoen Giza Eskubideen errespetua
  • Brian Currin

Brian Currin webHegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen eraketan parte hartu zuen legegizona. 1977tik 1987ra abokatu bezala aritu zen lanean Pretorian, batez ere lan-zuzenbidearen eremuan nahiz eskubide zibil eta eskubideenean. 1994an, Espetxeratuentzako Entzutegi Batzorde baten ardura hartzeko eskatu zion Nelson Mandela Hegoafrikako presidenteak eta ondoren Bakearen eta Berradiskidetzearen Komisioaren sorreran lan egiteko eskatu zion. 1987an, Giza Eskubideentzako Abokatuen Zuzendaritza Nazionala sortu zuen eta erakunde horren zuzendaritzan jardun zen zortzi urtez.

Sri Lanka, Ruanda eta Ekialde Hurbilean lan egin du eraldaketa instituzionalaren alorrean. Terrorismoarekin lotutako delituak egin dituzten presoak aurretik aske uzteari buruzko erabakiak hartzen dituen Ipar Irlandako Sententzien Berrikuspenen Batzordeko buruetako bat da Currin jauna. Egun bitartekaritzan eta eraldaketa instituzionalean ari da lanean eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide da.

  •  Iñaki Lasagabaster

Iñaki Lasagabaster webçZuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean 1975ean, 1982an doktoretza atera zuen eta 1992az geroztik Zuzenbide Administratiboan katedraduna da (UPV-EHU). Zuzenbide penala, ingurune-zuzenbidea eta lurralde antolamendua irakasgaien irakasle izan da. Oinarrizko Eskubide eta Potere Publikoak izeneko masterreko zuzendaria UPV-EHUn. Bake prozesua bultzatzeko Batzordeko kidea.

 

  • José Antonio Martín Pallín

Martin Pallin webAuzitegi Goreneko Zigor Salako magistratu emeritua. Bere jarduera profesionalarekin batera giza eskubideen alde diharduten erakundeetan lanean aritu izan da. Espainiako Giza Eskubideen aldeko Erakundeko presidente izan da, Fiskal Aurrerakoien Batasuneko presidente eta Demokraziaren Aldeko Epaileen bozeramailea. Unibertsitate irakaslea. 2006an Giza Eskubideen Sari Nazionala jaso zuen. Gerra zibilarekin eta memoria historikoarekin zerikusia duten lan eta artikulu ugari argitaratu ditu.

11.10: 2. panela:

2. panela: Presoak bake prozesuaren eragile aktibo bezala
  • Seanna Walsh

Seanna Walsh webIRAko kide ohia. Behin baino gehiagotan kartzelan egon izan zen, guztira 21 urte eman zituelarik preso. IRAko presoen komandante izan zen. Ostiral Santuko Akordioaren ondoren aske geratu zen. Egun Sinn Feineko kide da. 2005eko uztailean bideo batean agertu zen IRAren jarduera armatuaren amaiera iragartzen zuen Armada Batzordearen adierazpen bat irakurriz. Hori egitean, 1972az geroztik bere aurpegia publikoki agertzen zuen IRAko lehen kidea bilakatu zen Walsh.

 

  • Juan Mari Olano 

Juan Mari Olano web1977ko amnistia legearen ondoren ETAko kide izatea egotzita atxilotutako lehenetariko bat izan zen eta 5 urteko espetxe zigorra bete zuen. 80ko eta 90eko hamarkadetan zehar Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) bozeramailea izan zen eta Gestorak ilegalizatu eta gero, Askatasunako buru. HBko legebiltzarkidea izan zen. Auzitegi Nazionalak 2008ko irailean hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion AAMren kontrako sumarioagatik. Aurtengo maiatzean atera da kartzelatik.

 

  • Rafa Sainz de Rozas

Rafa Sainz de Rozas webAbokatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) zuzenbide penaleko irakaslea. Kontzientzia Eragozpen Mugimenduarekin lotura izandakoa.

 

 

12.15: Atsedenaldia

12.30: 3. panela

3. panela:  Itzultze prozesu integrala
  • Daniel Holder

Daniel Holder webJustizia Administrazioari buruzko Batzordeko presidenteordea 2011z geroztik. CAJ gobernuz kanpoko erakunde independente bat da. 1981ean sortua, bere helburua giza eskubideen babesa eta sustapena bermatzea da, Gobernuek nazioarteko estandarrak betetzen dituztela ziurtatuz. Aldez aurretik, Ipar Irlandako Giza Eskubideen Batzordean aritu zen lanean bost urtetan zehar. La Habanako Unibertsitateko (Kuba) hizkuntza aholkuaria izan da. Espainieran eta Soziologian lizentziatua da eta Giza Eskubideen Legedian master bat du, Queens Unibertsitatetik.

  •  Jon Mirena Landa

Jon Landa_webZuzenbide Penaleko Irakasle Titularra da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Zuzenbide Fakultatean. Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: gorroto-delituak eta gorroto-diskurtsoa, nazioarteko zuzenbide penala eta gizateriaren aurkako krimenak, terrorismo-delituak, Giza Eskubideak eta biktimak eta zigor-sistema. 2005eko azarotik 2009ko maiatzera arte Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako Zuzendaria izan zen, Justizia Sailean. Egun, Espainiako Ministeritzak eta Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko ikerkuntza talde bateko buru da, zigorren sistema ikuspegi konparatu batetik aztertzea delarik bere ikerkuntzaren ardatza.

  • Francisco Javier Mira

Javier Mira_webValentziako Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko Irakasle Titularra. Zuzenbide penalak oinarrizko eskubideei ezartzen dizkien mugak ikertzen jardun izan da denbora luzez.