logo

2014

Joan den ekainaren 20an eta 21ean bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren bi saio berri burutu ziren. Horietako lehenak, Iruñean egin zenak, herritarren parte-hartzearen gaiari heldu zion; eta modu zehatzago batean, bake prozesuan Nafarroako herritarren parte-hartzea nola erraztu eztabaidatu zen. Bigarrenak, Bilbon burututakoak, presoen itzultzearen gaian sakondu zuen.

Bi saio horietan, 15 adituk, bai nazioartekoak zein tokikoak, bi gai horien inguruko bere esperientziak eta iritziak agertu zituzten bertaratu ziren 350 pertsona baino gehiagoren aurrean. Horregatik, Foro Sozialaren erakunde antolatzaileek, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiete adituei guztion eskura jarri dituzten bere ekarpenengatik. Nahitaezkoa da baita ere bertaratu ziren pertsona guztiei eskerrak ematea, bere parte-hartzearekin gizartea bake prozesuaren protagonista izatea lortzeko erronkari heltzeko prest daudela agertu baitute.

Eztabaida hauek ideia berriak inspiratzeko balio izatea espero dugu denok partekatzen dugun helburua lortzeko: bake justu eta iraunkor bat.

Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak herritarren parte-hartzea sustatzeko bere lanarekin jarraituko du. Uda ostean ekimen berriak iragarriko ditugu bake prozesuaren erronka nagusiei buruzko hausnarketak eta ideiak gehitzen joateko.

  • Herritarren parte-hartzeari buruzko saioaren programa hemen kontsulta dezakezu eta hemen presoen itzultzeari buruzkoa
  • Hitzaldi guztien bideoak hemen ikus ditzakezu eta hemen bi jardunaldietako argazkiak